Hitzak osatu
Helburua:
- Hiztegia ikastea.
- Letrekin jolastea.
Prozedura:
- Bi fitxa daude: bata errazagoa (A fitxa) eta bestea zailtxoagoa (B fitxa).
- Ume bakoitzak, irudiari erreparatu ondoren, hitza osatzeko behar dituen letrak jarri beharko ditu. A fitxa errazago egingo dute nahaste gutxiago dagoelako; B fitxa, ordea, zailtxoagoa da orrialdean falta diren letra guztiak nahastuta daudelako.
- Letrak hartu ahala komeni da multzotik kentzen edo ezabatzen joatea.