Gauza bakoitza bere lekura
Helburua:
- Hiztegia ikastea.
- Non, nora… lantzea.
- Ume bakoitzak bere ingurunearen berri ematea.
Prozedura:
- Hezitzaileak arazoa azalduko du: Iratik dena galtzen du eta gauza bakoitza bere lekura eramaten lagundu behar zaio.
- Ondoren, hiztegia azalduko da:
- Orrazia, igitaia, arkatza, aizkora, txirrista, zabua, katilua, etxeko zapatilak eta liburuak.
- Umeei denbora eman gauza bakoitza bere lekura eraman dezaten.
- Galderak eginez zuzendu:
- Nora eraman duzu arkatza?
- Non egoten da arkatza?