Bizitzako etapak ordenatu

Helburua:

  • Konparatiboak ulertzea.
  • Neurriak eta adinak identifikatzea.
  • Zenbaki kardinalak eta ordinalak erabiltzea.

Prozedura:

  • Umeek BeƱaten eta Iratiren amama Mariaren bizitzako argazkiak ordenatu beharko dituzte. Fitxa batean, Mariaren hainbat argazki agertuko dira, umea zenetik orain artekoak. Umeek argazki horien sekuentziazio logikoa egin beharko dute. Horretarako, gizakion eboluzioa edo garapena izan behar dute kontuan.
  • Hezitzaileak bi fitxa banatuko dizkie umeei: lehenengoan, Mariaren bizitzako irudiak egongo dira (A fitxa) eta, bigarrenean lauki hutsak (B fitxa).
  • Umeek irudiak moztuko dituzte.
  • Irudien ordena landuko dute.
  • Hezitzaileak umeak gidatuko ditu galderak eginez eta umeren batek laguntza berezia behar badu, lagundu egingo dio.
  • Ordena ezarrita dutenean, bigarren fitxan (B fitxan) itsatsiko dituzte, ordena mantenduz.
  • Azkenik, irudiak itsatsita daudenean, zenbakitu egin beharko dituzte eta ahoz adierazi.