Nire familiaren argazkia

Helburua:

  • Azken xedeko familia argazkiaren markoa egitea.
  • Familia-argazkia gainerako umeei aurkeztea.

Prozedura:

  • Azken xede honetan bi lan egin behar dira: alde batetik, argazkia bere markoarekin jarri, eta, bestetik, argazkian agertzen diren senideen berri eman gelakideei.
  1. Argazkia markoan jarri
    • Etxetik familiaren argazki bana ekarri.
    • A fitxa koloretako kartulinan inprimatu.
    • B fitxa ere inprimatu baina orri normalean.
    • B fitxan, argazkiarentzako lekuan, argazkia itsatsi.
    • Koloreetako kartulina marretatik moztu eta B fitxari gainean itsatsi.
    • Argazkiaren markoa sortuta dute eta orain argazkiaren markoa apaindu egin behar da. Horretarako, hezitzaileak koloretako kartulina zatiak, Lorentxoren irudiak, lore eta animalien irudiak eta abar eramango ditu eskolara. Irudi horiek moztu, margotu… egin beharko dituzte. Azken finean helburua zera da: markoa bakoitzaren gustuen arabera apaintzea.
  2. Argazkiaren aurkezpena egin
    • Ume bakoitzak argazkikoak zeintzuk diren, nolakoak diren, non bizi diren… esan beharko du. Horretarako, batzuetan, hezitzaileak lagundu beharko die galdera-erantzunak eginez. Beste batzuetan, umeak nagusitxoak badira edo mailatxoa baldin badute, nahikoa izango da jarraitu beharreko gidoi bat emanda.