Tipulaz tipula

Helburua:

  • Hiztegi berria erabiltzea.
  • Zenbakiak eta aurreko gaietako hiztegia gogoratzea.
  • Txandak errespetatzea.

Prozedura:

  • Mahai gainean tableroa egongo da elikagaien irudiekin.
  • Ume bakoitzak bere fitxa edukiko du.
  • Dadoa bota eta zenbakirik altuena ateratzen duena izango da irteten lehena.
  • Helmugara heltzen den lehena izango da irabazlea.
  • Bidean zigor laukiak daude (lauki beltzak, elikagaiekin zerikusirik ez dutenak); hor jausten dena txanda batean jolastu gabe geratuko da. Baina sari laukiak ere badaude: tipularen irudian jausiz gero, hurrengo tipularaino aurreratu beharko du bere fitxa.
  • Jokalariak, dadoa bota ondoren, ozenki esango du atera duen zenbakia, eta baita, laukiak zenbatu ondoren, laukian dagoen elikagaiaren izena ere.