Elikagaien bikote-jolasa
Helburua:
- Umeek ikasitako hiztegia erabiltzea.
Prozedura:
- Elikagaien irudiak izango ditu, alde batetik, eta irudi horien izenak, bestetik. Kontzeptu bakoitzeko bi irudi berdin daude eta irudi horri dagokion hitza.
- Hezitzaileak ikusiko du zenbat hitzekin aritu, hau da, erabaki daiteke barazkiak eta frutak lantzea, alde batetik, eta beste guztiak, bestetik. Izan ere, gehiegi izan daitezke denak batera lantzeko. Hezitzaileak egoki ikusten duen moduan.
- Jolas honen helburua bikoteak aurkitzea izango da: bi irudi berdin izan daitezke edo irudi bat eta bere hitza.
- Pausuak: “Irudi-irudi”–ren kasuan:
- Fitxa guztiak mahai gainean jarri ahuspez.
- Ume guztiak fitxen inguruan jarri.
- Ume batek fitxa bat jasoko du eta izendatu; beste fitxa bat jaso eta izendatu. Bi irudiak berdinak badira, gorde egingo ditu, bikotea lortu du-eta. Kasu horretan, berriro bere txanda izango da eta beste bi irudi jasoko ditu.
- Bi irudiak ezberdinak badira, berriro utziko ditu mahai gainean lehen zeuden tokian, eta, hurrengo umearen txanda izango da.
- Bikote gehien lortzen dituen umea izango da irabazlea.
- Aurretik bingo jolasean aritu bagara, umeek ezagutuko dituzte elikagaien izenak eta, agerian jarri ahala, izenak esaten jakin beharko lukete.
Oharra:
- Jolas honek bi zailtasun maila ditu. Errazena bikote-jolasa irudiak erabiliz egitea da (prozeduran azaldu den moduan).
- Zailtxoagoa egin nahi bada, “irudi-hitza” erabiliko da. Bikotea osatzeko irudia eta hitza elkartu beharko dituzte.
Hitz-zerrenda:
BARAZKIAK
- TIPULA
- LETXUGA
- PIPERRA
- AZENARIOA
- TXANPIÑOIA
- TOMATEA
- PORRUA
- BROKOLIA
- BERAKATZA
ESNEKIAK
- ESNEA
- JOGURTA
- GAZTA
OKELA, ARRAINA, ARRAUTZA
- OKELA
- ARRAINA
- OILASKOA
- ARRAUTZA
LEKALEAK
- BABARRUNAK
- GARBANTZUAK
- DILISTAK
- LEKAK
FRUTAK
- SAGARRA
- GEREZIA
- LARANJA
- LIMOIA
- MAKATZA
- MARRUBIA
- MAHATSA
- BANANA
- INTXAURRAK
- HURRAK
GOZO-GAUZAK
- TXOKOLATEA
- GOZOKIAK
- IZOZKIAK
- TARTAK
- MARMELADA
ZEREALAK, ARROZA
- OGIA
- ZEREALAK
- ARROZA
- MAKARROIAK
- ARTOA
KOIPEA
- OLIOA
- GURINA