Bilatu!

Helburua:

  • Hiztegia ikastea.

Prozedura:

  • Materiala:
    • Tablero bat: hainbat elikagai agertzen dira.
    • Elikagaiak: tableroan ageri diren elikagaien irudiak.
    • Fitxak: Ume bakoitzari fitxa bat emango zaio. Fitxa hauekin tableroko elikagaiak tapatu beharko dituzte.
  • Prozedura:
    • Umeak tableroaren inguruan kokatuko dira.
    • Ume bakoitzak fitxa bat edukiko du.
    • Hezitzaileak elikagaien irudiak aterako ditu banan-banan. Irudian zer ikusten duen esango du. Umeek irudi hori bilatu beharko dute tableroan, irudia topatzen duen lehenengoak puntua lortuko du. Puntua asmatutako elikagaiaren irudia da.
    • Irudi gehien azkarren tapatzen dituenak irabaziko du.

Oharra:

  • Ez da komeni sei ume baino gehiagoko taldeak egitea. Horregatik, gehiago badaude, bi taldetan banatu eta bi tablerorekin jolastu.