Horma-irudia

Helburua:

  • Umearen aurrezagutzak aktibatzea.

Prozedura:

  • Gaiarekin zerikusia duen horma-irudia landuko da. Horma-irudian elikagaiak daude eta elikagaien piramidean agertzen direnak aztertuko dira.
  • Proposamena:
    • Umeei eskatu, taldeka, ezagutzen dituzten elikagaien zerrenda egiteko eta, ondoren, zerrendatutakoak horma-irudian aurkituko dituzte.
    • Hezitzaileak, galderen bidez umeak hausnartzera bultzatuko ditu.
    • Beheko aldeak toki zabalagoa hartzen du, zergatik dago beheko aldean ogia?
    • Goiko muturrean, olioa dago. Zergatik uste duzue?
    • Jarraian, elikagaiak sailkatzen ikasiko dute:
    • Hiruki itxurako fitxak moztuko ditu hezitzaileak horman itsasteko. Fitxa horietan elikagai motak idatzita daude: “barazkiak”, “zerealak eta arroza”, “lekaleak”, “okela, arraina eta arrautzak”, “koipea”, “esnekiak”, “gozo-gauzak” eta “fruta”.
    • Umeen artean jakiak banatuko dira (koloretako irudiak), eta binaka, eurei egokitutako jakiak, horman dauden kartulinetan itsasteko eskatuko zaie, jaki bakoitza dagokion kartulinan. Adibidez, porrua barazkietan, jogurta esnekietan eta abar.

Oharra:

  • Izatez, piramidearen kontzeptua zaila izan daiteke umeentzat: proteinak, hidratoak… ez dira egunero erabiltzen diren berbak. Piramidea erabili da jakiak oso argi adierazten dituelako eta, horretaz gain, umeek ikus dezaten zer komeni den jatea. Baina ez da gomendagarria umeei proteinak, hidratoak… kontzeptuak aipatzea.

Hitz-zerrenda:

BARAZKIAK

  • TIPULA
  • LETXUGA
  • PIPERRA
  • AZENARIOA
  • TXANPIÑOIA
  • TOMATEA
  • PORRUA
  • BROKOLIA
  • BERAKATZA

ESNEKIAK

  • ESNEA
  • JOGURTA
  • GAZTA

OKELA, ARRAINA, ARRAUTZA

  • OKELA
  • ARRAINA
  • OILASKOA
  • ARRAUTZA

LEKALEAK

  • BABARRUNAK
  • GARBANTZUAK
  • DILISTAK
  • LEKAK

FRUTAK

  • SAGARRA
  • GEREZIA
  • LARANJA
  • LIMOIA
  • MAKATZA
  • MARRUBIA
  • MAHATSA
  • BANANA
  • INTXAURRAK
  • HURRAK

GOZO-GAUZAK

  • TXOKOLATEA
  • GOZOKIAK
  • IZOZKIAK
  • TARTAK
  • MARMELADA

ZEREALAK, ARROZA

  • OGIA
  • ZEREALAK
  • ARROZA
  • MAKARROIAK
  • ARTOA

KOIPEA

  • OLIOA
  • GURINA