Otarra

Helburua:

  • Hiztegia ikastea.
  • “Zenbat” kontzeptua lantzea.
  • Neurriak lantzea.

Prozedura:

  • Barazkiak landuko dira. Herrian azoka dago. Bertara joaten dira baserritarrak elikagaiak saltzera eta herritarrak erostera.
  • Lehenengo, umeek ezagutzen dituzten barazkiak aipatuko dituzte.
  • Ondoren, otarra hartu, margotu eta moztu egingo dute.
  • Amaitzeko, otarra hartuta, azokara joango dira. Hiruna barazki erosiko dituzte eta euren otarretan itsatsiko dituzte. Hezitzaileak neurriak erabiliz salduko dizkie barazkiak: 2 kilo tomate, kilo bat patata…

Oharra:

  • Ekintza honetaz gain, aukera emango zaie barazki gehiago margotzeko (Barazkiak margotzen).
  • Hainbat aukera daude:
    • Umeek nahi beste barazki margotu eta beraientzat gorde.
    • Bakoitzari bat banatu eta gela apaintzeko erabili.