Ogitartekoa

Helburua:

  • Hiztegia ikastea.
  • Nork bere gustuen berri ematea.

Prozedura:

  • Lorentxoren gutuna irakurri.
  • Umeei galdetu zein den bakoitzaren ogitarteko gustukoena eta arbelean idatzi.
  • A fitxa banatu. Bakoitzak bere ogitartekoa osatu beharko du fitxako irudiekin. Ogitartekoa moztu, behar dituen jakiak moztu eta ogitartekoa osatu.
  • B fitxa banatu. Umeek euren ogitartekoa itsatsi beharko dute horretarako daukaten laukian. Ondoren, osagaiak idatz ditzatela azpian.

Oharra:

  • Gelan bertan egin eta jan dezakete:
    • Denen artean erabaki bakoitzak zein elikagai ekarriko duen gelara.
    • Ogitartekoa egin.
    • Jan.

Adibidea: