Iratiren urtebetetzea
Helburua:
- Hiztegia ikastea, batez ere, gozo-gauzen multzoa.
Prozedura:
- Azaldu Iratiren urtebetetzea dela eta urtebetetze jaian egongo diren gozo-gauzak aukeratzen lagundu behar diotela Iratiri.
- Galdetu zeintzuk diren gozo-gauzen artean euren gustukoenak eta arbelean zerrenda idatzi.
- Umeei A fitxa banatu: aukeratu, borobildu eta margotu jaira eramango lituzketenak.
- B fitxa banatu: A fitxan aukeratutako gozo-gauzak eta margotuta dituztenak, moztu eta mahai gainean, B fitxan, itsatsi.
- Ume bakoitzak Iratiren urtebetetze jairako prestatu duen mahaia erakutsi eta aukeratu dituen jakiak izendatu.