Hozkailua
Helburua:
- Hiztegia ikastea.
- Non, zer dago… lantzea.
Prozedura:
- Hozkailu baten irudia banatuko zaie umeei.
- Lehenengo, euren etxeko hozkailuan zein elikagai dituzten galdetu.
- Ondoren, irudiko hozkailuan zein elikagai dauden galdetu.
- Elikagaien izenak idatzi eta elikagaiak margotu.
Oharra:
- Komeni da umeekin landuko den lehenengo fitxa honako hau izatea. Fitxa honen bitartez, aurrezagutzak landu daitezke. Hozkailuan elikagai mota guztiak agertzen dira eta egokia da fitxen lanketari hasiera emateko.