Fruta-ontzia
Helburua:
- Ikasitako hiztegia erabiltzea, bereziki, frutak.
Prozedura:
- Ezagutzen dituzten fruten izenak aipatzeko eskatu.
- Fitxa banatu.
- Ondoren, irudiko fruta bat aipatu beharko du ume bakoitzak.
- Azkenik, irudia margotzeko aukera izango dute.
Oharra:
- Fitxa honetaz gain, aukera emango zaie fruta gehiago ere margotzeko (fruta margotzen). Horretarako, nahi beste marrazki eskura daitezke.
- Hainbat aukera daude:
- Umeek nahi beste fruta margotu eta beraientzat gorde.
- Bakoitzari bat banatu eta gela apaintzeko erabili.