Bakoitzari bere izena
Helburua:
- Landutako hiztegia idatziz jartzea.
- Umeek hiztegia zenbateraino barneratu duten ikustea.
- Nahi denerako, kontsultatzeko moduko hiztegitxo bat sortzea.
Prozedura:
- Fitxa bana eman.
- Jaki bakoitzari dagokion izena jarri.
- Zuzendu: horretarako, gelan ditugun horma-irudia eta jolasetako fitxak erabili.
Oharra:
- Fitxa hauek ez dira denak batera egitekoak. Komeni da fitxak beste eginkizun batzuekin tartekatzea, bestela, umeei astun gerta dakieke.