Lorentxoren sarrerako gutuna
Helburua:
- Gaiari sarrera ematea.
- Lorentxorekin harremanetan egotea.
- Umeek gaian zehar zer landuko duten jakitea.
Prozedura:
- Hezitzaileak umeei Lorentxoren gutuna ozenki eta poliki irakurri.
- Umeei zeintzuk animalia ezagutzen dituzten galdetu.
- Animaliak non bizi diren galdetu eta sailkapen txikitxo bat egin: hezitzaileak arbelean idatz dezake. Adibidez: non bizi da txakurra? Etxean edo baserrian. Arbelean lekuak eta animaliak idatzi.
- Umeei euskaraz zenbat animaliaren izena esaten dakiten galdetu.
Oharra:
- Oso garrantzitsua da gaia Lorentxoren gutunarekin hastea: batetik, umeek pertsonaiarekin kontaktuan jarraituko dutelako, bestetik, asko motibatuko dituelako.