Horma-irudia
Helburua:
- Umearen aurrezagutzak aktibatzea.
Prozedura:
- Horma-irudian animaliak agertzen dira. Denetarik apur bat, lehorrekoak nahiz itsasokoak, lurrean ibiltzen direnak nahiz zeruan ibiltzen direnak.
- Umeek, irudian ikusten dutena zer den azaltzeaz gain, ezagutzen dituzten animaliak izendatu beharko dituzte. Ezagutu ezean, horma-irudian bertan, txarteltxoak itsatsiko dituzte aipatutako animalien izenekin. Txartxeltxoak hezitzaileak eramango ditu eta umeei eskatuko die, bere laguntzarekin, dagokien lekuan jartzeko.
- Ekintza hau egiteko bide bat baino gehiago daude:
- Umeei eskatu, taldeka, ezagutzen dituzten animalien zerrenda egiteko eta, ondoren, zerrendatutakoak horma-irudian aurkitu.
- Hezitzaileak, galdera zehatzen bidez, umeei aterarazi ezagutzen dituzten animaliak.
- …