Animalien hotsak
Helburua:
- Onomatopeiak ikastea.
Prozedura:
- Umeek koaderno bana izango dute animalien irudiekin eta bunbuiloekin (komikietako bokadiloa).
- Lehenengo, koadernoko animaliak izendatuko dituzte.
- Ondoren, animalia baten hotsa entzungo dute (grabaziokoa edo hezitzaileak esandakoa) eta koadernoan topatuko dute zein animaliak ateratzen duen hots hori.
- Entzundako hots hori nola idazten den esango du hezitzaileak.
- Animalia topatutakoan, ondoko bunbuiloan onomatopeia idatziko dute.
- Guztien hotsak entzun eta onomatopeiak idatzitakoan, irudiak margotuko dituzte.
Oharra:
- Horma-irudia eta animalia hotsen bikote-jolasa landu ondoren egitea komeni da koadernoa.
Onomatopeia zerrenda:
Grabatuta dauden hotsak:
- ARDIA:
BEE
- BEHIA:
MARRU-MARRU
- KILKERRA:
KRI-KRI
- LEHOIA:
ORRO-ORRO
- OILARRA:
KUKURRUKU
- TXAKURRA:
ZAUNK-ZAUNK
- TXERRIA:
KURRIN-KURRIN
- TXORIA:
TXIO-TXIO
- ZALDIA:
IRRINTZIA
Hezitzaileak, aurrekoak eta ondorengoak, guztiak ahoskatuko ditu:
- KATUA:
MIAU
- OTSOA:
ULU-ULU
- INTSEKTUA:
KISK-KISK
- OILOA:
KAKARA-KAKARA