Animaliak eta bizilekua II
Helburua:
- Hiztegia ikastea.
- Non, zer dago, non bizi da… lantzea.
Prozedura:
- Basoaren, baserriaren, itsasoaren eta oihanaren irudi bana emango zaie umeei.
- Irudi horietan animaliak ere azalduko dira. Zeintzuk diren, non bizi diren galdetuko diegu.
- Animalien izenak idatziko dituzte, eta margotu.
Oharra:
- Komeni da fitxa hau muralak landu ondoren egitea.
- Irudietan animalia gehiago agertuko dira, baina zerrendakoak bakarrik idatziko dituzte.
Hitz-zerrenda:
BASERRIA
- BEHIA
- TXITA
- TXERRIA
- ARDIA
- ASTOA
- TXAKURRA
- AHUNTZA
- SAGUA
- UNTXIA
- KATUA
BASOA
- HARTZA
- KATAGORRIA
- ARRANOA
- TXIMELETA
- BELEA
- KILKERRA
- AZERIA
- OTSOA
- TXANTXANGORRIA
ITSASOA
- ANTXOA
- BALEA
- MARRAZOA
- LEGATZA
- OLAGARROA
- TXIPIROIA
- ATUNA
- IZURDEA
OIHANA
- TXIMUA
- ELEFANTEA
- JIRAFA
- LEHOIA
- LOROA
- TIGREA
- SUGEA