Animaliak eta bizilekua I
Helburua:
- Animaliak euren bizitokiarekin identifikatzen ikastea.
Prozedura:
- Lau mural daude: Basoa, baserria, itsasoa eta oihana. Horman ipintzeko direnez, irudiak handi samarrak izango dira.
- Bi aukera daude:
- Taldeka muralak margotzea eta, gero, horman ipintzea.
- Hezitzaileak, zuzenean, margotutako muralak eramatea. Ume taldearen arabera egingo da aukeraketa: ume kopurua, margotzeko zaetasuna…
- Ondoren, animaliak margotuko dituzte, eta bakoitza dagokion muralean itsatsiko dute. Galdera-erantzunen bidez landuko dugu:
- Non jarriko dugu hau?
- Ziur zaudete hor bizi dela?
Oharra:
- Animalien izenak ikasi eta hauek ateratzen dituzten hotsak ezagutu ondoren, animaliak non bizi diren ikasiko dute umeek. Hurrenkera honi jarraitzea komeni da kontzeptuak hobeto asimilitzeko.
Hitz-zerrenda:
BASERRIA
- ZEZENA
- BEHIA
- OILARRA
- OILOA
- TXITA
- TXERRIA
- TXERRAMA
- TXERRIKUMEA
- AHARIA
- ARDIA
- ZALDIA
- TXAKURRA
- KATUA
- UNTXIA
- ASTOA
- AHUNTZA
- SAGUA
- ZIZAREA
- USOA
- AHATEA
- IGELA
BASOA
- HARTZA
- KILKERRA
- INTSEKTUA
- KATAGORRIA
- AZERIA
- ARRANOA
- OTSOA
- TXIMELETA
- TXANTXANGORRIA
- BIRIGARROA
- BELEA
- ZOZOA
- TXEPETXA
ITSASOA
- ANTXOA
- ATUNA
- BALEA
- IZURDEA
- MARRAZOA
- LEGATZA
- OLAGARROA
- TXIPIROIA
OIHANA
- TXIMUA
- SUGEA
- ELEFANTEA
- JIRAFA
- LEHOIA
- LOROA
- TIGREA