Maskara egiten

Helburua:

  • Hainbat animaliarekin maskara bana egitea.
  • Orain arte ikasitako guztia erabiltzea.

Prozedura:

  • Hamaika animalia daude.
  • Ume bakoitzak gustukoen duena aukeratuko du.
  • Hezitzaileak umeek aukeratu duten animalia kartulina batean fotokopiatuko du, euskarri gogorragoa eduki dezan. Paperean eginez gero, berehala apurtuko litzateke-eta.
  • Nahi duten kolorearekin margotuko eta moztuko dute.
  • Gomak jarri eta maskara jantzi.

Maskarak egiteko animalien zerrenda:

  • KATUA
  • BEHIA
  • TXIMELETA
  • ARRAINA
  • LEHOIA
  • HARTZA
  • TXERRIA
  • ZALDIA
  • SAGUA
  • ARDIA
  • IGELA