Lau animaliak

Helburua:

  • Animaliak bizilekuekin lotzea.
  • Bizileku bakoitzeko animalia bat aukeratu eta eskulana egitea.

Prozedura:

  • Lehenengo, ume bakoitzak lau animalia aukeratuko ditu: baserriko bat, itsasoko bat, oihaneko bat eta basoko bat.
  • Ondoren, aukeratutako animaliak margotuko dituzte eta moztu. Bi aldeak itsatsiko dituzte.
  • Bi makila lotu eta bertatik lau pita zati zintzilik ipini (irudian bezala).
  • Pitaren muturrari animalia lotu.
  • Amaitutakoan, animalia non bizi den esan.

Oharra:

  • Hauek dira aukeran izango dituztenak:
    • Baserrikoak: ardia, behia eta txerria.
    • Basokoak: otsoa, hartza eta katagorria.
    • Itsasokoak: balea, arraina eta olagarroa.
    • Oihanekoak: tximinoa, elefantea eta lehoia.