Jolasa: Baserrira!

Helburua:

  • Elikagaien birpasa egitea.
  • Euskal Herriko baserrira hurbilpena egitea.
  • Baserriko animaliak identifikatzea.

Prozedura:

  • Mahai gainean tableroa egongo da.
  • Ume bakoitzak bere fitxa edukiko du.
  • Helburua baserrira iristea da, baserriko animaliak zeintzuk diren eta baserriaren inguruan zer dagoen ikasteko.
  • Dadoa bota eta zenbakirik altuena ateratzen duena izango da irteten lehena.
  • Helmugara heltzen den lehena izango da irabazlea.
  • Jokalariak, dadoa bota ondoren, ozenki esango du atera duen zenbakia, eta baita, laukiak zenbatu ondoren, laukian dagoen elikagaiaren edo animaliaren izena ere.
    • Animalia edo elikagaia izanez gero, aurrera jarraituko du eta berriz ere botako du dadoa.
    • Animalia edo elikagaia ez baldin bada, hurrengo txandara arte ez du jokatuko.
    • Sari laukiak ere badaude: txerriaren irudian jausiz gero, hurrengo txerriraino aurreratu beharko du bere fitxa.