Fitxak: Baserriko animaliak VI
Helburua:
- Animalietatik zer ateratzen dugun ikastea.
- Elikagaiak gogora ekartzea.
Prozedura:
- Umeek fitxa bana izango dute animalien irudiekin eta produktuekin.
- Lehenengo, goiko izenak ozenki irakurriko dituzte eta zer diren azaldu.
- Animalietatik zer ateratzen den landuko dute, gai eta produktu horiek zein animaliak ematen dituen.
- Ondoren, hitz bakoitza dagokion irudiaren azpian idatziko dute. Askotan, irudi beraren azpian produktu bat baino gehiago izango dituzte. Adibidez, ardiaren azpian honako hauek egongo dira: esnea, arropa, eskularruak eta artilea, gazta, haragia…