Eskulana: Baserriko animaliak

Helburua:

  • Animalien izenak ikastea.
  • Animalien deskripzioak lantzea.
  • Onomatopeiak lantzea.
  • Galdera-erantzunen bidez nor da, zein, non dago… lantzea.

Prozedura:

  • Lehenengo, baserria eta animaliak margotuko dituzte.
  • Baserria moztu. Beheko zatia tolestatu marra etenetatik eta atzeko aldean itsatsi ertzak. Atea zabaldu (marra etenetatik tolestu eta marra gorrietatik moztu) eta goiko leihoa ere bai.
  • Moztu abereen fitxak eta baserrian sartu. Lehenengo animaliaren lehen hizkia goiko leihoan ikusiko dute umeek. (Eman dezagun “A” hizkia dela).
  • Hezitzaileak galderak egingo ditu:
    • Zein animalia dago kortan? Zuria da, bee egiten du, lau hanka ditu.
  • Ozenki erantzungo dute eta baserriaren atzeko aldean sartuko dute.
  • Ondoren, gauza bera umeek egingo dute.
    • Zein animalia dago kortan? Lau hanka ditu, belarri luzeak eta eroriak ditu, kurrin- kurrin egiten du.
  • Ozenki erantzungo dute eta kortaren atzeko aldean sartuko dute.