Azken xedea: Maketa erraldoia
Helburua:
- Talde lana bultzatzea.
- Denen artean euskal baserri baten maketa egitea.
Prozedura:
- Umeek jasoko dute:
- Baserria eta korta eraikitzeko egitura.
- Baserria kanpotik janzteko lore, zuhaitz… elementuak.
- Baserriko animaliak.
- Ortuaren oinarria.
- Barazkiak.
- Kartulina zuri handia.
- Umeek maketaren zati guztiak nahasian jasoko dituzte. Lehenik eta behin, denen artean, zati guztiak moztu eta antolatu egin beharko dituzte: baserriaren eta kortaren zatiak alde batetik, ortua eta barazkiak bestetik…
- Jarraian, zatiak euren artean itsatsiko dituzte. Era honetara, baserria eraikita edukiko dute, baita ortua ere.
- Kartulina zurian itsatsiko dituzte gauza guztiak, baina aurretik pentsatu beharko dute zein den egitura.
- Dagoeneko eraiki dute maketa. Orain, ondoko gelakoei azalduko diete zer den baserria eta zer dagoen bertan.
- Ahal izanez gero, eta gaiari amaiera emateko, ondo legoke bertako baserri batera txango txiki bat egitea.