Murala

Helburuak

  • Gelako ume guztien aurkezpena adieraziko duen murala egitea.
  • Umeek euren herrialdeak kontuan hartzen direla ikustea.
  • Ume berriren bat etorriz gero, azalpenak egiteko oinarri bat izatea.

Prozedura

  • Umeei munduko mapa erakutsi eta bakoitza nongoa den markatuko dugula esan.
  • Denen artean mapa margotu eta ume bakoitzak bere herria non dagoen esan eta markatu.
  • Umeei txartel bana banatu. Bakoitzak bere txartela bete.
  • Umeei euren argazkia banatu eta dagokien tokian itsatsi.
  • Munduko mapa gelako paretean itsatsi. Ume bakoitzak bere txartela dagokion herriaren ondoan itsatsi eta ahoz azaldu bere txartelean idatzi duena.

Oharrak

  • Munduko mapa ahalik eta neurririk handienean inprimatu.
  • Komeni da aurretik umeen argazkia edukitzea.